Orioko EAJk enpresak sustatzeko baliabideak jarri nahi ditu Orion

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko martxoaren 18a

Orioko EAJ herriko enpresekin biltzen ari da, beren egoera zein den jakiteko eta esku artean dituzten proiektuak ezagutzeko. Izan ere, EAJko alkategai Jose Anjel Zalduaren iritziz, «Oriok beti izan ditu enpresari onak eta aurrerakoiak, baina tamalez b...

Orioko EAJ herriko enpresekin biltzen ari da, beren egoera zein den jakiteko eta esku artean dituzten proiektuak ezagutzeko. Izan ere, EAJko alkategai Jose Anjel Zalduaren iritziz, «Oriok beti izan ditu enpresari onak eta aurrerakoiak, baina tamalez beren enpresak Orioko lurretatik kanpo jarri behar izan dituzte», herrian horretarako eremu egokirik ez dagoelako. Ildo horretan, Orioko EAJri garrantzitsua iruditzen zaio Aizperroko industrialdearen proiektua berriz ere martxan jartzea, oriotarrek bertan beren proiektuak aurrera eramateko aukera izan dezaten.

Gainera, Zalduak uste du enpresak herrian izateak onurak ekarriko lituzkeela oriotarrentzat. Ildo horretatik, EAJk argi du Orion enpresak jartzeko eta enplegua sortzeko garaia iritsi dela. Horretarako «herriak behar du gai den eta ekintzailea den gobernu bat», aldarrikatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide