Orioko EAJk Orioko enpresen egoera indartzeko baliabideak jarri nahi ditu

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2015ko mar. 13a, 15:45

Markel Olano eta Jose Anjel Zaldua Aizperro inguruan. Orioko EAJ herriko enpresekin biltzen ari da, beren egoera zein den jakiteko eta esku artean dituzten proiektuak ezagutzeko. EAJko alkategai Jose Anjel Zalduaren iritziz "Oriok beti izan ditu enpresari onak eta aurrerakoiak, baina tamalez beren enpresak Orioko lurretatik kanpo jarri behar izan dituzte" herrian horretarako eremu egokirik ez dagoelako. Ildo horretan, Orioko EAJri garrantzitsua iruditzen zaio Aizperroko industriagunearen proiektua berriz ere martxan jartzea, oriotarrek bertan beren proiektuak aurrera eramateko aukera izan dezaten. Gainera, Zalduak uste du enpresak herrian izateak onurak ekarriko lituzkeela oriotarrentzat, enpresa horiek beren zergak herrian ordainduko bailituzkete. Ildo horretan, EAJk argi du Orion enpresak jartzeko eta enplegua sortzeko garaia iritsi dela. "Horretarako gobernu prestatu eta ekintzailea behar du herriak"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide