Iñaki Oliden ostiraleko saioan idien aurrean (Egilea:Ibon Errazu)
Ostiralean abiatu zuten Euskadiko Kopa Kintopeko Txapelketa eta hiru egunetan jokatu da norgehiagoka Aiako probalekuan. Lehen egunean parte-hartu zuen Olidenen idi-pareak eta aise gainditu zuten Nerea Telleria lasartearraren idi parea. Hurrengo egunetan plazara atera zirenek ezin izan zuten Olidenen idiek egindako lana hobetu eta oriotarra izan da txapelduna.
SAILKAPENA
1. Iñaki Oliden 64 plaza eta 2,10 metro
2.- Lopiortu 59 plaza, 4 zinta eta 1,94 metro
3.- Andrakas Sagardotegia 54 plaza, 4 zinta eta 1,42 metro
4.- Txauson 54 plaza, 1 zinta eta 1,42 metro
5.- Bixkiak 52 plaza, 5 zinta eta 1,50 metro
6.- Nerea Telleria 51 plaza, 2 zinta eta 2,04 metro
7.- Iñaki Lopategi 47 plaza
8.- Gaztelu Iturgintza 45 plaza