Oriotarrak Espainiako Arrauneko Sari Nazionalaren galan.
Orio Arraunketa Elkarteak eta Imanol Garmendia eta Ander Zabala arraunlariek Espainiako Arrauneko Sari Nazionalak jaso zituzten larunbatean, Torreviegan (Alacant, Herrialde Katalana) eginikoa ekitaldian. Oriok iazko elkarte onenaren saria jaso zuen, eta bi arraunlariek urteko promesarena, 23 urtez azpikoan munduko txapeldun izan zirelako. Bertan izan ziren Orioko presidente Ibon Huegun, presidenteorde Joxe Ramon Garate eta Garmendia eta Zavbala bikotea ere. Argazkian Espainiako federazioko presidente Fernando Climent ekin eta presidenteordeLuis Mari Lasurtegirekin ageri dira guztiak.