Imanol Garmendia eta Ander Zabala arruanlariak. (Egilea: Joxemari Olasagasti)
Espainiako Arrauneko Sari Nazionalak banatuko dituzte bihar Torreviejan (Alacant, Herrialde Katalana), eta iazko denboraldian nabarmendu ziren arraunlariak eta arraun taldeak omenduko dituzte. Sarituen artean Orio Arraunketa Elkartea eta elkarteko Imanol Garmendia eta Ander Zabala arraunlariak daude; hau da, urteko elkarte onenaren saria jasoko du Oriok, eta bi arraunlariek urteko promesarena, 23 urtez azpikoan munduko txapeldun geratzeagatik. Torreviejako Klub Nautikoak eta Espainiako Arraun Federazioak elkarlanean antolatu dute ekitaldia, eta 21:00etan hasiko da.