EAJko diputatugai Markel Olano Orion izan da

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko martxoaren 6a

Joxe Angel Zaldua Orioko EAJko alkategaia, Markel Olano EAJko diputatugaia eta Anjel del Hoyo zinegotzia. (Iturria: Orioko EAJ) Atzo EAJko diputatugai Markel Olano Orion izan zen eta EAJko alkategai Joxe Anjel Zalduarekin batera herriko hainbat eragilerekin bilerak egin zituen Orioko egoera bertatik bertara ezagutzeko eta ahal den heinean, datorren agintaldiari begira oriotarrei bere erronkei aurre egiten laguntzeko. Alde batetik, Arrantzaleen Kofradian izan ziren, Xanti Peiro eta Ana Mari Urangarekin bertako eraikinaren egoera aztertu zuten. Bestetik, hezkuntza arloan Orioko Herri Ikastola eta Zaragueta Herri Eskola bisitatu zituzten. Horretaz gain, Transportes Indo, Astilleros Amilibia, Dhemen Design enpresetan ere izan ziren, baita Aizperroko industrialdea eta Ortzaikako saihesbide berria egin nahi diren eremuetan. Arraunetxea eta Katxiña Txakolindegia ere bisitatu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide