Orioko Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa. (Egilea: D.J.B.I.Z.)
Gipuzkoako museoek
Jolastera? Museora! Asteburua familia giroan kanpaina jarri dute martxan eta hainbat ekimen antolatu dituzte martxorako. Ildo horretan, hilaren 7an eta 8an, larunbatean eta igandean, Orioko Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroan sarrera doan izango dute familiek.
Done Jakue Bidea Europako Lehen Kultur Ibilbidea izendatua dago. IX. mendetik aurrera, Europako erromesek Santiago apostoluaren hilobira (Compostelara) joateko ireki zituzten bideetako bat euskal kostaldetik igarotzen da. XII eta XIII. mendeetan Kostaldeko Done Jakue bideak Orioko herriaren garapenean eragin handia izan zuen. Ondare hori azaltzen du Orioko kale nagusian, herriaren alde zaharrean dagoen Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroak. Bidearen inguruko informazio osatua eskaintzen du modulu elkarreragileen, ikus-entzunezko emanaldien eta hezkuntza materialen bidez.