Beñat Solaberrieta Orioko alkatea ez da alkategai aurkeztuko

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 4a

Duela lau urte kanpainan agindutakoa bete du Beñat Solaberrieta Orioko alkateak, eta ez da hurrengo udal hauteskundeetara aurkeztuko: «Politika bizi dut, baina ez dut politikatik bizi nahi», aldarrikatu du alkateak. Azpimarratu du EH Bilduko alkateg...

Duela lau urte kanpainan agindutakoa bete du Beñat Solaberrieta Orioko alkateak, eta ez da hurrengo udal hauteskundeetara aurkeztuko: «Politika bizi dut, baina ez dut politikatik bizi nahi», aldarrikatu du alkateak. Azpimarratu du EH Bilduko alkategaiaren ondoan egongo dela behar denerako. «Herriko alkateak ezin du bat-batean ihes egin. Duela lan urte ondo sufritu genuen hori. Orioko alkate berria, edozein alderdikoa izanda ere, ez da bakarrik egongo zeregin berrietan», esan du Solaberrietak.

Azken lau urteetako balorazioa eginda, «esperientzia positiboa» izan da alkatetza Orioko alkatearentzat. «Herri osoaren alkatea izan naiz», iritzi dio. Urte zailetan «gogor lan eginda zulo asko tapatu» dituztela uste du alkateak, eta «asmo onez eta zintzo gobernatzen» saiatu dela azpimarratu du. «Geuk defendatutako proiektuez gain, gehiengoz onartu diren proiektuak ere aurrera eraman ditut, beste alderdiek proposatu arren». Bide horretan, udaleko alderdien arteko harremana bota du faltan Solaberrietak. «Iritzi desberdinak izanda ere, lanerako jarrera bateratuak goxatu ditzake desberdintasunak. Nik ez diot inori aterik itxi; entzuten saiatu naiz, elkar ulertzen, kritikak ikasgai bihurtzen eta akatsak ez errepikatzen».

Alkatearen erabakia ezagututa, Orioko EH Bilduko lantaldea lanean ari da, erronka berriei eta zaharrei aurre egiteko talde sendoa osatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide