Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Mendi Lasterketa jokatu da gaur goizean Orion eta 450 parte-hartzaile izan dira kirol proban. Giro ederra izan da goizean goizetik herrian; eguraldia lagun izan duten parte-hartzaileek ibilbide osoan zehar eta lasterketa ikustera hurbildu diren herritarren animo oihuak izan dituzte gainera. Ibilbidea lokaztuta bazegoen ere, gozatu egin dutela nabarmendu dute lasterkariek.