Orioko alkate Beñat Solaberrieta
Duela lau urte kanpainan agindutakoa bete eta Beñat Solaberrieta ez da hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko: "politika bizi dut, baina ez dut politikatik bizi nahi". Horregatik, EH Bilduko alkategaiaren ondoan egongo da Solaberrieta behar duenerako. "Herriko alkateak ezin du bat batean ihes egin, duela lan urte ondo sufritu genuen hori. Orioko alkate berria, edozein alderdikoa izanda ere, ez da bakarrik egongo zeregin berrietan" azaldu du.
Azken lau urtetako balorazioa eginda, "esperientzia positiboa" izan da Orioko alkatearentzat. "Herri osoaren alkatea izan naiz". Urte zailetan "gogor lan eginda zulo asko tapatu" dituztela uste du alkateak eta gustatu ado ez "asmo onez eta zintzo gobernatzen" saiatu dela aitortu du. "Guk defendatutako proiektuez gain, gehiengoz onartu diren proiektuak aurrera eraman ditut, beste alderdiek proposatu arren". Bide horretan, udaleko alderdien arteko harremana bota du faltan Solaberrietak. "Iritzi desberdinak izanda ere, lanerako jarrera bateratuak goxatu ditzake desberdintasunak. Nik ez diot inori aterik itxi; entzuten saiatu naiz, elkar ulertzen, kritikak ikasgai burgutzen eta akatsak ez errepikatzen".
Alkatearen erabakia ezagututa Orioko EH Bilduko lan taldea lanean ari da, erronka berriei eta zaharrei aurre egiteko talde sendoa osatzeko.