Igandean Orioko Mendi Lasterketan parte hartzeko tokia bete da

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko otsailaren 26a

10:00etan abiatuko dute kirol saioa, eta 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek. Martxoaren 15ean Aiako mendi lasterketa jokatuko daIgande goizean Orioko V. Mendi Lasterketa jokatuko da Orioko Herri Ikastolak antolatuta, eta dagoe...

10:00etan abiatuko dute kirol saioa, eta 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek. Martxoaren 15ean Aiako mendi lasterketa jokatuko da

Igande goizean Orioko V. Mendi Lasterketa jokatuko da Orioko Herri Ikastolak antolatuta, eta dagoeneko itxita dago izen-ematea. Aurten 450 lagunentzat tokia egongo da lasterketan, eta dagoeneko iritsi dira gehieneko kopuru horretara. 10:00etan abiatuko dute lasterketa Ikastola paretik, eta 20 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek. Dortsalak eta txipak Ikastolako pergolan banatuko dituzte 08:30etik 09:30era bitartean. Ibilbidean zehar antolakuntzak kontrolguneak jarriko ditu, eta ezinbestekoa izango da bertatik igarotzea. Luxarbe baserritik ordubete eta 10 minutu baino lehenago pasa beharko da, eta Kukuarritik 2 ordu eta 20 minututan. Antolatzaileek denbora horiek kalkulatu dituzte proba 3 ordutan amaitzeko. Ibilbidea ikusgarria dela nabarmendu dute ezagutzen dutenek; gainera, aurten ibilbidean zehar ezusteko bat ere aurkituko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Aian martxoaren 15ean Aiako IV. Mendi Lasterketa, berriz, martxoaren 15ean jokatuko da. Herrigunean, plazan abiatuko dute lasterketa 11:00etan, eta parte-hartzaileek 15 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. 350 lagunentzat tokia dago Aiako lasterketan, eta martxoaren 13ra bitartean egongo da zabalik izena emateko aukera kirolprobak.com webgunean. Aldez aurretik izena ematen dutenek txip horia badute 13 euro ordaindu beharko dute, eta txipik ez dutenek, 15 euro. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da 20 euroren truke.Gizon eta emakumeen mailan lehen hiru sailkatuentzat saria egoteaz gain, parte-hartzaile guztiek jasoko dituzte Aiako produktuak opari gisara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide