Arnasketa sistemako gaixotasunak, gripea edo asma, deskodetze biologikoaren ikuspegitik aztertuko dituzte ostiralean Orion. Mandalara elkarteak antolatu du hitzaldia, eta Eva Alvarez Nozal eta Joshua S. Santos izango dira hizlariak; deskodetze biologikoa ikuspuntu terapeutikotik jorratuko dute 20:00etatik aurrera Mandalara elkartean.
Deskodetze biologikoaren bidez sintomak adi-adi ikuspuntu organikotik aztertuz gaixotasunak eta pilatutako emozio-tentsioa sendatzeko mekanismoak ulertzea lortzen dute arlo horretako terapeutek.
Deskodetze biologikoak gaixotasun fisiko, psikiko eta existentzialen kodetze mekanismoak jorratzen ditu, eta beste tratamenduekin bateragarria dela adierazi dute adituek. Beraz, tratamendu horren inguruan gehiago jakin nahi duten herritarrek horretarako aukera izango dute ostiralean Orion.