Aurkezpeneko unea (Argazkilaria: Joxemari Olasagasti)
Euria barra-barra ari zuela atera dira herritarren aurrera Orio Arraunketa Elkarteko harrobikoak. Kimuak, infantilak, kadeteak eta jubenilak kontuan hartuta, 120 arraunlari ditu Oriok. Argazkian ezin izan dute guztiek egon, kimuek eskola kirola dutelako, beste batzuek gripea, etab.
Herrian arraun giro ukaezina dago gaur, arratsaldean Oriaren Traineru Jaitsiera jokatuko dutelako, 16:00etan hasita. Guztira 87 ontzik hartuko dute parte kirol jardunaldian.