http://youtu.be/RL5wcPkRsVA
Orioko plazan giro ona jarri zuten ostiral iluntzean aiarrek. Hainbat babesle lortu dituzte rally probetan parte hartu ahal izateko, eta BMW autoaren diseinu berria aurkeztu zuten. Plazaraino bertaraino eramanda zuten autoa, eta zapiz estalita eduki zuten. Zapia kendu aurretik, bertaratu zirenei ondo pasatzeko tresnak eskura jarri zizkieten: zuzeneko musika DJ baten eskutik, edariak doan eta rallyetako irudiak pantailan.
Ikusmina sortu zuen ekitaldiak, jende dezente bertaratu zen, eta
Gorka Eizmendi pilotuak esker oneko hitzak izan zituen bere gurasoentzat, babesleentzat, lagunentzat beren inguruan taldea osatzeagatik, eta udalarentzat, autoa plaza erdian jartzen uzteagatik.
Eizmendik azpimarratu zuen rallyetan lortzen duten diruaren erdia eman egingo dietela gizarte arloan lan egiten duten elkarteei. Aurten lortzen dutena, esaterako,
Atzegirentzat izango da. Eizmendik esan zuen beraiek zortekoak direla gustuko duten hori egin ahal izateagatik, eta horregatik elkartasun keinuak egin nahi dituztela. Lagunduko dituzten elkarteetara autoarekin bisitak egiteko konpromisoa ere hartu zuten.
Eizmendirekin batera izan zen ekitaldian haren kopilotu Haritz Olasagasti ere.