Larunbatean Oriok bere arraunlari gazteenak aurkeztuko ditu herritarren aurrean

Onintza Lete Arrieta 2015eko otsailaren 20a

Orioko harrobiaren adibide bat (Joxemari Olasagasti) Larunbatean arraunez jantziko da Orio beste behin. Arratsaldean Oriaren Traineru Jaitsiera jokatuko dute, baina goiz partean ere jarri dute hitzordurik. Izan ere, Orioko Arraunketa Elkarteak bere harrobiaren aurkezpena egingo duela jakinarazi du. Elastiko horia soinean, itsasora ateratzen diren hainbat eta hainbat haur eta gaztetxo elkartuko dira, 12:00etan, herriko plazan. Herritarren eta jarraitzaileen babesa eta beroa jasoko dute han.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide