Zenek irabaziko du Oriaren Jaitsiera?

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 20a

Bihar jokatuko da Oriaren Traineru Jaitsiera eta herritarren artean giroa sortzeko apustua antolatu dute herriko tabernetan. Zenek irabaziko du jaitsiera? Herritarrek apustua egin dezakete herriko tabernetan euro baten truke. Larunbatean 16:00ak arte txarteltxoan traineru irabazlearen izena idatzi eta kutxan bota beharko dute. Traineru irabazlea asmatzen dutenen artean lau sari zozkatuko dituzte: afaria bi lagunentzat Katxiña Jatetxean, afaria bi lagunentzat Xixario Jatetxean, afaria bi lagunentzat Joxemari Bodegoian eta afaria bi lagunentzat Sarasua Erretegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide