Arraunetxeko hipoxia gela. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Bihar (ostirala) 18:30ean Arraunetxean Kirol Medikuntza Zentroa inauguratuko dute eta ekitaldiaren ondoren goi mailako kirolarekin erlazionatutako hitzaldiak emango dituzte. Aurkezpena Kirol Medikuntza Zentroko doktore Eder Etxeberriak zuzenduko du. Bertan izan nahi duten herritarrek aldez aurretik izena eman beharko dute Karela Kiroldegian edo 943894428 telefono zenbakira hots eginda.
EGITARAUA
-18:30ean, zentroaren inaugurazioa.
- 18:45ean, Errendimenduaren oinarri fisiologikoak hizpide izango du Jarduera Fisiko eta Kirolaren Medikuntzan doktore Jordi Ribasek.
- 19:30ean, Hipoxia entrenamenduaren onurak errendimenduan Hezkuntza Fisikoan Lizentziatu Joan Arabururen eskutik.
- 19:50ean, Kardiologiaren ekarpena kirol medikuntzari: bat-bateko heriotzaren prebentzioa, kardiopatei ariketa fisiko preskripzioa gaiaz arituko da Zigor Madaria kardiologoa.
- 20:20ean, Kontrol motorra, egonkortasun dinamikoa eta kirol lesioak ekiditeko eta berrezteko gorpuz funtzioa nola hobetu hitzaldia emango du Natalia Wiereszen fisioterapeutak.
- 20:40ean, Medikuaren funtzioa lesioekiko gaia jorratuko du Aizpea Agirrezabal doktoreak.
- 21:00etan, Errendimendu kirola: erremedioa edo gaixotasuna? mahai-ingurua.