Oriaren XXI. Traineru Jaitsierak bi bandera izango ditu

Sasoian.info 2015eko otsailaren 19a

Gizonezkoentzat ez ezik, emakumezkoentzat ere bandera izango da jokoan aurtengo jaitsieran. Halaxe aurkeztu dute larunbatean Orion izango den arraunaren festa. Denboraldiaurreko lehenengotariko proba izaten da, eta parte-hartzaile orok orain arte egindako lana jarri nahi izaten du balioan, aurrerantzean landu beharrekoa zehazteko, baina baita gainerako traineruak nola dauden jakiteko ere. Oriaren Jaitiseraren 21. ekitaldia izango da aurtengoa, eta 88 ontzik eman dute izena.

Estropadak 16:30ean hasiko dira, eta traineruak ez ezik, beste ontzi batzuk ere lehiatuko dira: llagut katalanak edo llaüt mediterranearrak. Gizonezkoen senior mailako tripulazioek 6000 metroko ibilbidea osatu beharko dute, Mapil eta Orioko zubiaren artean. Mediterraneoko ontziek, emakumezkoek, jubenilek eta beteranoek, berriz, 4.000 metroko ibilbidea; irteera Saikolan eta helmuga Orion izango duena, alegia.

Gizonezkoen 49 traineru ariko dira lehian Babyauto IV. Ikurrinan, eta horien artean San Miguel Ligako zortzi talde: Orio, San Juan, San Pedro, Portugalete, Zierbena, Kaiku, Urdaibai  eta Hondarribia. Emakumezkoetan, Babyauto I. Ikurrinan, 15 talde izango dira, azken Euskotren Ligan lehiatu diren Hibaika, Zumaia, Orio eta San Juan barne. Bestalde, zortzi llagutek, jubenilen 5 taldek eta beteranoen 11k hartuko dute parte.

Oriaren XXI. Traineru Jaitisera Orio Arraunkleta Elkartearen 50. urteurreneko ospakizunen baitako egistamoetako ba da. Aurkezpenean izan dira Orio Arraunketa Elkarteko presidente Ibon Huegun, Orioko alkate Beñat Solaberrieta eta Babyautoko kide Ibon Maza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide