'Garai hura gara' ikuskizuna aurkeztuko dute Lizasok eta Egañak Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 18a

Piano musika, bertsoak eta pasarte historikoak uztartzen dituen ikuskizun berria aurkeztuko dute Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak eta Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak ostiralean, 22:00etan Orioko Kultur Etxean. Bertan, XVIII. eta XIX. mende...

Piano musika, bertsoak eta pasarte historikoak uztartzen dituen ikuskizun berria aurkeztuko dute Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak eta Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak ostiralean, 22:00etan Orioko Kultur Etxean. Bertan, XVIII. eta XIX. mendeko giroaren eta kultur joeren berri emango dute; Europan, Euskal Herrian, Gipuzkoan edo Amezketan kultura nola bizi zuten azalduko dute musika eta bertsoen bidez. Horretarako, Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika eta Peñafloridako Kondearen hainbat obra aukeratu ditu Xabier Lizasok. Egañak, berriz, Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora, eta garaiko beste bertsolari eta kultur erreferenteak ere aipatuko ditu.

Sarrerak doan dira, baina bertan izan nahi duten herritarrek gonbita hartu beharko dute Kultur Etxean. Aretoko aforoa mugatua denez, 120 sarrera jarri dituzte eskuragarri, eta arin ibiltzeko gomendatu die udalak herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide