Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zazpi domina erdietsi ditu Orio Arraunketa Elkarteak aulki mugikorreko Ibilbide Luzeko Euskadiko Txapelketan, eta horietatik hiru urrezkoak. Binakako laukoan, kadete emakumezkotan zein gizonezkotan, eta gizonezko absolutuen lema gabeko laukoan txapeldu...
Zazpi domina erdietsi ditu Orio Arraunketa Elkarteak aulki mugikorreko Ibilbide Luzeko Euskadiko Txapelketan, eta horietatik hiru urrezkoak. Binakako laukoan, kadete emakumezkotan zein gizonezkotan, eta gizonezko absolutuen lema gabeko laukoan txapeldun izan ziren larunbatean, etxean bertan, Orion jokatu ziren estropadetan. Absoutu mailako zortziko gizonezkoetan Hondarribiarentzat izan zen garaipena, oriotarrak bigarren postuan utzita; eta emakumezko kadeteen skull bikoan ere txapeldunorde izan ziren. Brontzezko bi dominak ondorengo kategoriatan lortu zituzten: emakume kadeteen binakako laukoan, eta emakume jubenilen skull bikoan. Euskadiko Txapelketaz gain, aulki mugikorren Gipuzkoako Ligako 4. jardunaldia jokatu zen.