Hossain Kaanache Euskadiko txapeldunordea

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 17a

Hossain Kaanache oriotarra hirugarren sailkatu zen asteburuan Sopelako X. Duatloian. Euskal Herriko duatloi zirkuituko lehen proba puntuagarria izan zen, sprint distantziakoa, eta distantzia horretako Euskadiko Txapelketa jokatu zen proban bertan. Hori...

Hossain Kaanache oriotarra hirugarren sailkatu zen asteburuan Sopelako X. Duatloian. Euskal Herriko duatloi zirkuituko lehen proba puntuagarria izan zen, sprint distantziakoa, eta distantzia horretako Euskadiko Txapelketa jokatu zen proban bertan. Hori horrela, Kanaache bigarren izan zen, Euskadiko txapeldunorde, probako bigarren sailkatu Daniel Bayon leondarra delako. Proba eta txapelketako garailea Oier Ariznabarreta izan zen. Bestalde, gauza bera gertatu zen ginoznezkoen beterano 1. mailan. Sergio Santiago Boch izan zen lehena, eta Asier Astigarraga zarauztarra bigarrena. Baina Santiago Boch euskal herritarra ez denez, Astigarraga izan da Euskadiko txapeldun bere kategorian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide