Batzar irekia antolatu du Orioko Bilduk ostegunerako

Urola Kostako Hitza 2015ko ots. 16a, 13:41

Hauteskundeen atarian Orioko Bildu bere proiektua osatzen ari da Orion lanean Hari gara lelopean. Astero elkartzen da 30 laguneko taldea eta mahai eta gai desberdinetan banatuta lanean ari dira "gustura eta gogor": kirola alde batetik; turismoa, merkataritza, gazteria, nekazaritza eta arrantza bestetik; hirigintza eta ingurumena; gizarte ongizatea; obrak eta zerbitzuak; eta kultura, euskara, hezkuntza eta festak. Ildo horretan, ostegunean 19:00etan batzar irekia egingo dute Salatxo aretoan mahai bakoitzaren berri emateko. Herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide