Orioko hiru ontzik irabazi dute Euskadiko Txapelketa

Aritz Mutiozabal 2015eko otsailaren 16a

Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko estropada. (Egilea: Joxemari Olasagasti) Sasoian.info Zazpi domina erdietsi ditu Orio Arraunketa Elkarteak aulki mugikorreko Ibilbide Luzeko Euskadiko Txapelketan, eta horietatik hiru urrezkoak. Binakako laukoan, kadete emakumezkotan zein gizonezkotan, eta gizonezko absolutuen lema gabeko laukoan txapeldun izan ziren larunbatean, etxean bertan, Orion jokatu ziren estropadetan. Absoutu mailako zortziko gizonezkoetan Hondarribiarentzat izan zen garaipena, oriotarrak bigarren postuan utzita; eta emakumezko kadeteen skull bikoan ere txapeldunorde izan ziren. Brontzezko bi dominak ondorengo kategoriatan lortu zituzten: emakume kadeteen binakako laukoan, eta emakume jubenilen skull bikoan. Euskadiko Txapelketaz gain, aulki mugikorren Gipuzkoako Ligako 4. jardunaldia jokatu zen, eta guztira 113 ontzi lehiatu ziren 31 estropadetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide