Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zaragueta Herri Eskolako haurrak kalera atera dira Inauteriak ospatzera eta goizean goizetik oriotarrak jai giroan murgildu dituzte. Eskolan hasi dute ibilbidea, denak apain-apain mozorrotuta herriko kaleetan zehar dantzan ibili dira eta 11:00ak inguruan ikusikizuna eman dute plazan. Ondoren, eskolara itzuli dira Orioko kaleak kolorez beteaz.