Maiteminduen Eguneko Dardo Txapelketa antolatu dute Orion iganderako

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 13a

Kalakari eta Koasta tabernetan jokatuko da txapelketa berezia. Izan ere, parte-hartzaileek bakarka eman beharko dute izena lehian eta antolatzaileek egingo dituzte bikoteak. Igandean 17:00etan eman beharko da izena bost euroren truke eta bikotekideaz gain, beste hainbat sorpresa izango direla ere jakinarazi dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide