Azpeitira asteburua pasatzera joango dira gaztetxoak Txurrumuskirekin

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko otsailaren 11

Ostegunean 18:30etik 19:30era eman beharko da izena Kultur Etxean

Loiolako basilika. (Egilea: Nerea Uranga) Otsailaren 27tik martxoaren 1era joango dira oriotar gazteak Azpeitiara elkarbizitzera. Lehen Hezkuntzako 3,4,5 eta 6. mailako gaztetxoek parte hartuko dute egitasmoan. Bertan izan nahi dutenek bihar, osteguna, 18:30etik 19:30era eman behako dute izena Orioko Kultur Etxean.  Izena emateko inskripzio orria beteta eta ordainagiria eraman beharko da; 45 euroko kostua izango du irteerak eta 3035 0182 18 1820021770 kontu korronte zenbakian sartu beharko da diru, haurraren izen-abizena zehaztuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide