Orioko Kale Nagusia itxita izango da ostirala bitartean

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 9a

Gorriz markatutako eremua itxi egingo dute. (Iturria: Orioko Udala) Gaur bertan abiatu dituzte Orioko Kale Nagusiko 29. zenbakiko eraikinera gasa kanalizatzeko lanak eta ostirala arte kalea itxita izango da ibilgailuentzat.  Hori dela-eta zirkulazioa ohiko norabidearen aurka bideratuko dute. Alde batetik, San Martin auzora, Oa kalera eta Antxiola kaleko 5,7,9 eta 11 zenbakietara joan behar duten ibilgailuek Oa kaletik igo beharko dute. Bestetik,  Goiko Kaletik ateratzeko Iturbide kaletik datozen autoek Kale Nagusian barrena joan beharrean, Iturbide kaletik jarraitu beharko dute Dikeko aldapara iritsi arte. Eta Kale Nagusian, San Martin, Oa eta Antxiola kaleetan bizi direnek Antxiola kaletik jaitsi beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide