Orioko barran garabia muntatzen hasi dira

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko otsailaren 3a

Espigoia berregiteko garabia barran barrena sartzen. (Egilea: Aiora Larrañaga) Abenduan hasi zituzten barra konpontzeko lanak Oria itsasadarrean. Pasa den neguan itsasoak hondatu zuen zatia berregingo dute eta horretarako garabi bat muntatuko dute gaur arratsaldea eta bihar eguerdia bitartean espigoian. Obraren arduradunak azaldu duenez, zortzi metro zabaleko harrizko oinarria egin dute eta horren gainean kokatuko dute garabia. Behin muntatuta dagoenean, autobide azpian dauden hormigoizko blokeak kamioietan eramango dituzte bertara eta garabiarekin jarriko dituzte dagokion tokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide