Haizeak semaforoa bota du Orion. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Asteburuko haize boladek hainbat kalte sortu dituzte eskualdean zehar; haizeak zabor edukiontziak irauli ditu eta zuhaitzak bota ditu hainbat tokitan. Orion berriz herri irteerako semaforoa bota du haizeak. Udaltzaingotik jakinarazi dute larunbatean, egunean zehar, bota zuela haizeak semaforoa. Hori dela-eta herritik ateratzerakoan bidegurutzean arretaz ibiltzeko eskatu dute.