Orioko eta Getariako mus kanporaketak jokatu dira asteburuan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko otsailaren 2a

Kolon Txiki tabernan jokatu zuten Orioko mus kanporaketa. (Egilea: Aiora Larrañaga) Orioko Kolon Txiki tabernan mus giroa izan zuten larunbat arratsaldean. Hamaika bikote bildu ziren eta Ibai Peñak eta Aitor San Sebastinek irabazi zuten finala Luis Erkizia eta Xixarioren aurka; bi bikoteak Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko sailkatu dira. Getarian bestalde, Berdura Plazan bildu ziren parte-hartzaileak; zortzi bikotek eman zuten izena mus kanporaketan eta Gorka Bordagarai eta Asier Fernandez izan ziren txapeldunak Iñaki Aizpuruaren eta Jokin Egurbideren aurka finalean lehia estua jokatu ondoren. Beraz, Bordagari eta Fernandez izango dira Gipuzkoako kanporaketan. Berdura Plazan jokatu zuten Getariako Mus Kanporaketa. (Egilea: Aiora Larrañaga)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide