Orioko EAJ datorren legealdirako programa osatzen ari da eta herritarren iritzia programa on bat egiteko ezinbestekoa dela uste du. Ildo horretan, oriotarren iritziak, ideiak, kexak edo ekarpenak jasotzeko buzoia jarri dute Batzokiaren kanpokaldean. "Bertara edozeinek bota bezake bere idatzia, nahi izanez gero izenik eman gabe" zehaztu dute.
Oriotarrak ekarpenak egitera animatu nahi ditu EAJk ; "horretaz gain, nahi dutenek Batzokiko ateak irekita dituzte zuzenean alderdiko kideekin harremanetan jartzeko".