Koka Kola eta barea antzezlana eskainiko dute otsailaren 6an Orion. Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa aktoreek komedia bat aurkeztuko dute; Ray eta Nik kantautoreak izango dira protagonistak eta bi musikariak ezagutu zirenean bizi izan zituzten esperientziak kontatuko dituzte Koka Kola eta barea antzezlanean.
Otsailaren 6an 22:30ean Orioko Kultur Etxean emango dute antzezlana eta bertako aforoa mugatua denez, aldez aurretik erosi beharko dira sarrerak 5 euroren truke; dagoeneko salgai daude txartelak Orioko Kultur Etxean.