'Koka Kola eta barea' antzezlana eskainiko dute otsailaren 6an Orion

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko urtarrilaren 27a

Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotan Orioko Kultur Etxean.

Ramon Agirrek eta Inaxio Tolosak 'Koka Kola eta Barea' antzezlana eskainiko dute   Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa aktoreek komedia bat aurkeztuko dute; Ray eta Nik kantautoreak izango dira protagonistak eta bi musikariek ezagutu zirenean bizi izan zituzten esperientziak kontatuko dituzte 'Koka Kola eta barea' antzezlanean. Otsailaren 6an 22:30ean Orioko Kultur Etxean eskainiko dute antzezlana eta  bertako aforoa mugatua denez, aldez aurretik erosi beharko dira sarrerak 5 euroren truke; dagoeneko salgai daude txartelak kultur etxean. 'Koka Kola eta barea' ez da Agirrek eta Tolosak Ray eta Nik pertsonaiak interpretatzen dituzten lehen antzezlana. Izan ere, duela urte batzuk Xentimorik gabe antzezlanean ere bi kantautoreak izan ziren protagonista.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide