[caption id="attachment_124383" align="aligncenter" width="300"]

Orioko Kros Txikia. (Iturria: Zaragueta Herri Eskola)[/caption]
Zaragueta Herri Eskolak haurrei zuzendutako lasterketa antolatzen duen seigarren urtea da eta aurreko urtetan bezala adin taldeei egokitutako luzerak osatu beharko dituzte 2001-2010 urte bitartean jaiotako haur era gaztetxoek. 11:45ean bilduko dira parte hartzaile guztiak Zaragueta Herri Eskolako sarreran eta 12:00etan emango zaio hasiera probari. Haur bakoitzak bere adin tarteari dagokion dortsala eramango du eta dortsala bular parean dutela parte hartu beharko dute. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dute dortsalak zintekin lotuta joan beharko duela eta "mesedez dortsalak lotzeko katekorratza ez erabiltzeko" eskatu diete gurasoei. Lasterketa amaitutakoan parte-hartzaile guztiek jasoko dute domina.
Igandean lasterka aritu nahi duten haurrek datozen egunetan eman beharko dute izena Zaraguera Herri Eskolako zuzendaritzan edo 943-894052 telefono zenbakian, Orioko Kultur Etxean eta Karela Kiroldegian. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da 11:30ak arte.