Oriotarrek sasoiko daudela erakutsi dute Sestaoko traineru jaitsieran

Aritz Mutiozabal 2015eko urtarrilaren 26a

[caption id="attachment_124307" align="aligncenter" width="300"]Orioko emakumezkoen trainerua. (Egilea: Joxemari Olasagasti) Orioko emakumezkoen trainerua. (Egilea: Joxemari Olasagasti)[/caption] Sasoian.info VII. Julian Enrique Oroimenezko Ambilamp Saria irabazi zuen igandean Orioko nesken traineruak. Bi ontzi baino ez ziren aurkeztu emakumezkoetan, eta oriotarrak ia 11 segundoren aldearekin nagusitu ziren Hibaikaren aurkako buruz burukoan. Gizonezkoetan ere txukun aritu zen Orioko lehen ontzia, eta bigarren sailkatu zen 28 ontzi parte-hartzaileen artean. Etxekoak izan ziren garaile, Kaiku A, eta oriotarrek haien atzetik geratu ziren, 5 segundora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide