Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Orion izango dira hilabete amaieran

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 9a

[caption id="attachment_121918" align="aligncenter" width="300"]'Txo, Mik Mak txikia' ikuskizuna aurkeztuko dute 'Txo, Mik Mak txikia' ikuskizuna aurkeztuko dute[/caption] Urtarrilaren 30ean 17:30ean Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek ikuskizun berria aurkeztuko dute Orioko Karela Kiroldegian. Orioko Herri Ikastolak antolatu du saioa eta txartelak salgai daude ikastolako idazkaritzan 08:30etik 10:00etara, 12:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:00etara eta Kutixi Kafetegian. Sarrerak 7 eurotan daude salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide