Martxoaren 1ean jokatuko da
Azpeitiko VII. Zuzenien Igoera Bertikala. Aurten, gainera, ibilbide berria estreinatuko du probak Azpeitiko plazatik irten eta Xoxoteko puntara bitartean. Euskal Herriko lasterketa bertikalen txapelketa ere jokatuko da Azpeitian era berean. Ibilbide berriak 3.300 metro ditu herriko plazatik irtenda eta "teknikoa" da, antolatzaile den Lagun Onak Mendi Bazkunaren arabera. Desnibela 825 metrokoa da. 10:00etan hasiko da proba. Ibilbide berria prest dute mendizaleek, eta joan eta egiteko moduan jarrita dute.
Izena emateko aukera urtarrilaren 7an zabalduko dute.
Orioko Mendi Lasterketa ere
martxoaren 1ean da. 20 kilometrokoa da, eta 10:00etan hasiko da. Proba Orioko Herri Ikastolak antolatutakoa da.
Kirolprobak.com-en eman behar da izena.
Martxoaren 15ean, berriz,
Aiako IV. Mendi Lasterketa jokatuko da, Aiako Kirol Elkarteak antolatuta. 11:00etan hasiko da eta 15 kilometroko ibilbidea du.
Kirolprobak.com-en eman behar da izena.