Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mandalara Elkarteak egitaraua antolatu du datozen egunetarako. Bihar arratsaldean eta larunbatean elkarteak lantzen dituen gaiak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.
Bihar arratsaldean egingo dute lehen saioa Mandalara Elkarteko lokalean eta Karmele Garmendia oriotarrak astrologiaren inguruko azalpenak emango ditu bertan. Saioan parte hartzen duten herritarrek beren gutun astrala jasoko dutela azaldu dute elkartetik eta arrazoi horregatik aldez aurretik 649878429 telefono zenbakira hots eginda izena ematea komeni dela adierazi dute.
EGITARAUA:
- Abenduak 19, ostirala. 19:30ean Astrologiaren inguruko hitzaldia Mandalara Elkarearen lokalean.
- Abenduak 20, larunbata. 11:30ean Orgonita tailerra emango du herriko plazan Antonio Abad oriotarrak. Eta, 16:30ean, Mandala tailerra antolatu dute haurrentzat Orioko Kultur Etxean. Mandalak margotu eta moztuko dituzte eta ondoren horiekin herriko gabonetako zuhaitza apaintzera irtengo dira.