Sahararen aldeko janari bilketa abiatu dute Orion

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko abenduaren 18a

Gueraraorio Elkarteak Mendebaldeko Sahararen aldeko janari-bilketa abiatu du Orioko Udalaren babesarekin. Denbora luzez irauten duen janaria bilduko dute: lentejak, babarrunak, garbantzuak, pasta, arroza eta arrain-kontserbak esaterako. Gainera, haurrentzat eta helduentzat pixoihalak, jostailuak, bizikletak eta bestelako ibilgailuak, ordenagailu zaharrak eta arropa ere jaso nahi dute. Hiru gunetan egingo dute bilketa. Urtarrilaren 15a bitartean saltokietan, urtarrilean ikastetxeetan eta urtarrilaren 17an herriko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide