Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orion, N-634 errepideko zubiaren bukaeran dagoen igogailua matxuratu egin da, eta itxita izango da konpondu bitartean. Hori dela-eta, tren geltokira iristeko igogailua erabili behar dutenek, zubiaren ezkerreko espaloitik joan beharko dute, eta geltoki azpiko igogailua erabili tren geltokira iristeko. Udaletik jakinarazi dute EuskoTren lanean ari dela dagoeneko, igogailuko matxura ahalik eta azkarren konpontzeko.