Korrika antolatzeko Orioko lehen bilera ostegunean izango da

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko abenduaren 16a

Martxoaren 19tik 29ra 19. Korrika ospatuko da, eta Korrika Orion antolatzeko lehen bilera egingo dute ostegunean, 19:30ean, Kultur Etxean. Urola Kostako AEK-ko ordezkari batek parte hartuko du bileran, egitasmoaren gorabeherak azaltzeko. Herritarrak bilera irekira gonbidatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide