Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herrio natur taldeak antolatuta, herriko haurrek jostailuak trukatzeko aukera izan dute igandean. Era guztietako materiala bildu zuten Herriokoek bigarren eskuko azokarako, eta umeek ondo pasa zuten aukera zabalaren aurrean. Trukatu gabe gelditu diren jostailuak banatu egingo ditu natur taldeak: Saharara bidaliko ditu batzuk, eta herriko ikastetxeetara bideratuko dituzte beste batzuk.
Arkupe merkatari elkartekoek ere saltokiak plazara atera zituzten atzo, eta bi azokak toki eta garai berean egin zituzten, plazaren inguruan. Herritarrek era guztietako produktuak eskuratzeko aukera izan zuten, eta txistorra pintxo eginberriak jateko aukera ere egon zen, Santo Tomas Egunari aurre hartuta, kartelak zioen moduan.