Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
300 korrikalaritik gora elkartu dira gaur arratsaldean Orion, Ikastolak antolatutako lasterketan parte hartzeko. Haurrek egin dute korrika aurrena hiru mailatan banatuta, eta ondoren iritsi da helduen txanda. Helduetan 7 kilometroko proba egin dute batzuek, eta 14 kilometrokoa beste batzuek.
Oriotarrak ez ezik, inguruko herrietakoak eta beste eskualde batzuetakoak ere gerturatu dira lasterketan parte hartzera. Helduetan, 14 kilometroko proban Ander Sagartzazu (46:57) eta Bego Julian (56:36) izan dira bizkorrenak. 7 kilometroko proban, berriz, Raul Gomez eta Claudia Beobide nagusitu dira.
SAILKAPENAKHELDUAK (14 kilometro)Gizonezkoak:
1. Ander Sagartzazu
2. Oscar Tena
3. Iñaki Añorga
Emakumezkoak:
1. Bego Julian
2. Ainhoa Lendinez
3.Susana Martin (Orio)
HELDUAK (7 kilometro)Gizonezkoak:
1. Raul Gomez
2. Jon Telleria
3. Victor Madejo
Emakumezkoak:
1. Claudia Beobide
2. Nerea Egia
3. Miren Otzerijauregi
5-6.MAILAKOAK (900 metro)
Irabazleak: Alain Odriozola (Tolosa) eta Naia Makazaga eta Amaia Rodriguez oriotarrak (berdinketa egon da)
3-4. MAILAKOAK (600 metro)
Irabazleak: Eneko Gaztañaga eta Maialen Orbañanos oriotarrak
1-2.MAILAKOAK (300 metro)
Irabazleak: Naia Rubio oriotarra eta Enaitz Aierbe ataundarra