Orioko barrako lanak (Aiora Larrañaga/Hitza).
Hasi dituzte barra konpontzeko lanak Oria itsasadarrean. Portu Zuzendaritzaren azterketen arabera bi metro igo behar da Antilla hondartza eta ibaia banatzen dituen espigoiaren maila, denboraleeen eraginez kalterik izan ez dezan; maila aldaketa bat-batekoa izan ez dadin barra hasieratik aldapa egingo dute bi metro gehiagoko altuera lortu arte. Horretaz gain, pasa den neguan itsasoak hondatu zuen zatia ere berregingo dute. Lanak neguko denboraleak hasi baino lehen bukatu nahi ditu Portu Zuzendaritzak.