Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Nikolas Egunaren bezperan, ostiral iluntzean oriotarren babesean egin zuen harri-jasotzaile gazteak lehen errekorra. 113 kiloko harri kubikoa behin jasotzea nahikoa zuen Etxeberriak errekorra egiteko, baina hiru minututan hiru aldiz jasotzea lortu zuen. Merezitako txalo zaparra eskaini zioten herritarrek eta Udalaren izenean oroigarria jaso zuen Beñat Solaberrieta alkatearen eskutik. Hurrengo egunean, Mendaron Goiñati frontoian ere egin zuen errekorra oriotar gazteak.
Argazkiak Karkara aldizkariarenak dira.