Kirolez eta eskulanez beteta abiatu dute sanikolasetako azken eguna

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko abenduaren 8a

Gaur San Nikolas Jaietako azken eguna da eta festez azken unera arte gozatzeko Karela Kiroldegian eta Kultur Etxean bildu dira haur, gaztetxo eta gurasoak. Alde batetik, goizean goizetik Orioko Herri Ikastolak antolatutako 3X3 Saskibaloi Txapelketa jokatzen ari dira kirolari gazteak eta arratsaldean helduen txanda izango da. Bestetik, eguerdi partean, haurrak eta gurasoak galtzerdiz egindako zaldiak egin dituzte kultur etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide