Bihar arratsaldean jokatuko da Orioko Frontenis Txapelketako finala

Aritz Mutiozabal 2014ko abenduaren 5a

Sasoian.info Aurtengo Orioko Frontenis Txapelketa azken txanpara iritsi da, eta bihar arratsaldean jokatuko dituzte finaleko eta hirugarren-laugarren postuak erabakitzeko partidak, 18:00etan hasita.

Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehian honako bikoteak ariko dira: gorriz, Asier Zabaleta eta Jon Juaristi, eta urdinez, Aritz Peiro eta Iban Arruti. Ligaxkan, borroka handia izan dute bien artean, baina Peiro-Arruti aurretik geratu ziren azkenean. Beraz, partida parekatua espero da.

Finaleko bi bikoteak, berriz, ezin dute berdintasun gehiago izan. Xabier Ostolazak eta Eneko Galarragak partida denak irabazi badituzte ere, finaleko aurkarien –Josu Makazaga eta Mikel Indo– aurka justu-justu irabazi zuten, 30-29ko emaitzarekin. Biharko hitzordu nagusian bikote bakoitzak ondo erabili beharko ditu bere dohainak txapela irabazteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide