Aurrekontu parte-hartzailea bultzatuko du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 5a

Herritarrek beren iritzia emateko eta proposamenak aurkezteko aukera izango dute. Proposamenak jasotzeko fitxa bat banatu du Udalak herriko postontzi guztietan. Nahi dutenek fitxa bete dezakete eta udaletxean edo kultur etxean entregatu beharko dute, abenduaren 19a baino lehen. Nahi izanez gero, Udalaren webgunean ere deskarga daiteke fitxa, ordenagailuan bete eta posta elektronikoz bidaltzeko. Horrela egiten dutenek honako helbidera bidali behar dute: alkatetza@orio.eus Iaz ere 2014ko aurrekontuak osatzeko parte-hartze prozesua abian jarri zuen Udalak. 131 proposamen jaso zituen; horietatik 69 ziren Udalaren eskumeneko gaiei zegozkienak, eta 69 horietatik 44 gauzatu ditu Udalak. Kasu batzuetan, aurten berriz aztertuko dituzte gaiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide