Gaurtik Orion sanikolasak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko abenduaren 5a

Gaur iluntzetik astelehen arratsaldera bitartean jai giroa eta ekitaldi mordoa izango dira nagusi Orioko kaleetan. Izan ere, iritsi dira sanikolasak, urtero bezala abenduko egun hotzak berotzeko prest. Parte hartzea bultzatu nahi izan du udalak festetan, eta herriko eragileek jarrera ezin hobea izan dutela nabarmendu dute ordezkariek. Ildo horretatik, oriotarrak bildu eta elkarrekin jaiez gozatu dezaten herri bazkari bat antolatu du gazte talde batek biharko Kiroldegian: babarrun jana izango da, eta arratsaldea girotzeko Xabi Linazasoro magoa, txiste kontalariak eta Etxabe-Urkizu bikoarekin herri kantak abesteko aukera izango da. Herrian sustraiturik dauden ekitaldiak dira egitarauaren oinarri; urtero antolatzen dituzten ekitaldiak «festari izaera» ematen diotenak. Horretaz gain, kirol ekintzek ere tartea izango dute, Idoia Etxeberria harrijasotzailearen marka saiakerak, esaterako. SAN NIKOLAS JAIETAKO EGITARAUA: - Abenduak 5, ostirala. San Nikolas bezpera. - 19:00. Herri kalejira. - 20:00. Festen hasierako deiadarra Danbolin Musika Eskolako banda, Salatxo abesbatza, Harribil Dantza Taldea eta adar-jotzaileekin. - 20:30. Txahal pintxoak herriko plazan eta Idoia Etxeberriaren errekor saiakera. - 23:00. Herriko disko jartzaileen saioa: Ander Karrera eta Carlos Rodriguez-Sierra, Iker Gurrutxaga eta Illarras. - Abenduak 6, larunbata. San Nikolas Eguna. - 06:00. Gaupaseroen argazkia Oako eskaileretan. - 10:00. Fruta Festa haur eta gurasoentzat, Kultur Etxean. - 10:30. Erretiratuen hamaiketakoa. - 11:00. Meza Salatxo Abesbatzarekin. - 11:30. Esperientzia Eskolako talogileak plazan. - 12:00. Dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta eta Salatxo abesbatzaren saioa kalez kale. Ordu berean, txikiteoa Eskandalue elektrotxarangarekin. - 14:00. Herrritarren bazkaria Kiroldegian eta bazkalostean txisteak, magoa, dantza eta kantak eta umeen txokoa besteak beste. - 16:30. Orioko, Usurbilgo eta Realeko beteranoen futbol partidak Mendibeltzen. - 18:00. Txikiteoa Eskandalue elektrotxarangarekin eta frontenis txapelketako finalak. Pello eta Nikolasa erraldoiak eta txistulariak kalez kale ibiliko dira - 19:15. Soka-Dantza plazan. - 21:00. San Nikolas Party frontoian. - 22:30. Bertso saioa Karela kiroldegian: Andoni Egaña, Jon Maia, Uxue Alberdi, Unai Agirre eta Xabier Sukia bertsolariak eta Unai Manterola gai-jartzailea. - Abenduak 7, igandea - 06:30. Baratxuri zopa. - 07:00. Diana. - 10:00. Mozorro prestaketa eta murala marraztea. - 11:00. Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. - 11:00. Otsolarra 2014. Ongi-etorria aurten jaiotako haurrei. - 12:00. Xiba Lehiaketa plazan eta Danbolin Musika Eskolakoen emanaldia. - 16:00. Xake Txapelketa Kultur Etxean. - 17:00. Haurren mozorro kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, Talai Mentxi Txarangarekin. Ondoren, txokolate jana. - 17:00. Urrezko Aizkolarien Kopa. Joseba Ostolazak, Aimar Galarragak eta Idoia Etxeberriak harri-jasotze erakustaldia egingo dute. - 24:00.  Ze esatek! eta Eztek Giro taldeen kontertua. Abenduak 8, astelehena - 09:30. 3x3 Saskibaloi Lehiaketa gaztetxoentzat. - 11:00. Zaldiak egin eta apaintzeko tailerra. Parte-hartzaileek galtzerdi bat eraman behar dute. - 12:45. Areatzako Musika Bandaren kontzertua plazan. - 13:00. Muskuilu-Harri Elkartearen Argazki Lehiaketako sari banaketa. - 16:30. 3x3 Saskibaloi Lehiaketa gaztetxoentzat. - 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak eta txistulariak kalez kale.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide