Gaur goizean jokatu da Ordizian, asteazkeneroko azoka egunez, Gipuzkoako XVI. Odolki Lehiaketa. Guztira Gipuzkoa osoko hainbat txokotatik etorritako hamasei harategik hartu dute parte; eta lehen dastaketa baten ondoren epaimahaiak sei finalista aukeratu ditu.
Beasaingo Julian Mujikak jaso du “pozez gainezka” irabazle titulua ematen dion txapela, garaikurra eta diploma. Ordiziako Mujika Odolkiak harategiko Jabier Mujikak eraman du bigarren saria eta Beasaingo Olano Harategiaren izenean Jose Manuel Olanok, higurrena.
Beasaingo Iñaki Zubeldia eta Orioko Kepa Loidi harategia ere saritu dituzte.
Guztira 16 egile aurkeztu dira lehiaketara: Ordiziako bi, Beasaingo hiru, Tolosako hiru, eta gainontzekoak Lasarte, Asteasu, Aia, Ataun, Ezkio-Itsaso, Arrasate, Mutriku, Orio eta Zaldibiatik.